EGURALDIA

miércoles, 16 de junio de 2010

LIVESTREAM: GURE BLOGA EZAGUTZEN ETA PROGRAMAREN BITARTEKO HEZITZAILEA

Watch live streaming video from haizejoa at livestream.com



BITARTEKO HEZITZAILEA


HELBURU HEZITZAILEA:
Gure bloga ezagutu nahi duen edonori laguntza eskaintzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:
Egiten eta ekiten ikastea. Izan ere, blog batean galduta dabilenak egiten eta ekiten egingo du aurrera eta gure azalpenarekin bidea erraztuko diogu.

NORI ZUZENDUA:
Gure bloga ezagutu nahi duen edonori.

DAKARREN ABANTAILA:
Blogean zer dagoen jakiteko edo zer aurki dezakeen argitzeko bideo paregabea da.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua internetarekin eta aurikularrak.

LIVESTREAM PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from haixe at livestream.com

martes, 15 de junio de 2010

WEBCAM-AK ESKOLETAN

- Aukeraketaren zergatia:

Munduko eskoletan webcam-ak geroz eta gehiago erabiltzen direlako aukeratu dugu gai hau. Gainera, bere alde onak eta txarrak dituela ikusten dugu. Zenbait artikulu bilatu genituen interneten eta aukeratu dugun hau oso deigarria iruditu zaigu, kasu estremo bat dela uste dugulako, gehiegizkoa dela uste baitugu.

- Bitarteko grafikoa:









- Informazio iturria:

http://alt1040.com/2010/02/escuelas-estadounidenses-espiaban-a-los-alumnos-en-sus-casas-a-traves-de-las-webcams-de-los-portatiles

- Iruzkina:

Gure ustez, webcam-ak bere alde onak eta txarrak izan ditzaketela uste dugu. Izan ere, teknologia berri honek, baliabide bezala erabiliz gero, aukera asko ematen ditu klasean gauzak egiteko. Alde batetik, teknologia berri honekin egin dezakeguna zera da, jarduerak grabatu gero etxean errepasatzeko. Edota klaseetako segurtasun moduan ere erabili daitezke. Baina azkeneko kontu honekin gehiegizko erabilera ematera iritsi gaitezkeela uste dugu.

Adibidez haur txikiekin siestan daudenean webcamak egotea ondo legoke, edo akaso, pasilloetan jartzea ere interesgarria izan daiteke. Baina beste klase guztietan jartzea ez zaigu oso logikoa iruditzen. klaseetan irakasleak kontrolatzea nahiko iruditzen zaigu.

Beste alde batetik uste dugu, klasean webcamak egoki erabiltzen irakastea baliagarria izango litzaiekeela ikasleentzat eta baita gurasoentzat, honela bere abantailak eta desabantailak ezagutuko baitituzte.

Kamara hauek bere alde txarrak ere badituzte, artikuluan dioen bezala zure pribazitate eskubidea hautsi dezakete. Gure artikuluan esaten duena gehiegizkoa da, gure ustez ondo dago ikasleei ordenagailuak uztea eskolaz gain etxean ikasteko, baina ia hortik aurrera, espiatzea eta zure intimitatean sartzea ez zaigu normala iruditzen. Ikasleen bizitza pribatuari errespetua izan behar baitzaio. Hori dela eta, teknologia berri horiek baliabide moduan erabiltzea eta nola erabili erakustea izango litzateke egokiena gure ustez.

ARBEL DIGITALAK ESKOLETAN

- Aukeraketaren zergatia:

Gaur egun gutxinaka-gutxinaka arbel hauek gure eskoletan ikusten direlako aukeratu dugu gai hau.

- Bitarteko grafikoa:











- Informazio iturria:
Eskoletan arbel digitalak izateak alde ona ekar ditzakeela uste dugu, gelan horietako bat edukitzeak joko handia ematen duelako. Ikaskuntza prozesuan efikazia eta efizientzia handitzen duela uste dugu. Klaseak ikusgarriagoak eta deigarriagoak dira, bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere, bere erabilerak baliabide desberdin eta dinamikoagoak ekartzen dituelako. Bestetik, irakasleari baliabide gehiago eskaintzen dizkio ikasleekin lan egiterako orduan, eta gainera denbora aurrezten dio, honekin esan nahi duguna zera da, arbel tradizionalean marrazten galtzen duen denbora aurrezten du arbel digitalarekin. Gainera arbel digitala edozein adinetan erabili daiteke, eta gainera ikasleak motibatu eta interesa pizten die, honela klaseetan gusturago egongo dira eta beraien lanetan on egiten die, haien auto-konfiantza eta abildade sozialen garapena bultzatuz.
Dena dela, esan beharra daukagu, oso ondo iruditzen zaigula teknologia berriak eskoletan txertatzea eta adibidez arbel hauek sartzea ere interesgarria iruditzen zaigu, aukera desberdinak eskaintzen dituelako. Hala ere baliabide tradizionalak ez ditugu ahaztu behar, badakigu geroz eta teknologia gehiago daudela, baina haurrek beraien eskuak eta burua erabiltzen ere ikasi behar dute, eta ez dena digitalki eginez.

CARACTERÍSTICAS DE LOS PROGRAMAS PARA LA EDUCACIÓN INFANTIL

- Aukeraketaren zergatia:

Artikulu hau aukeratu dugu, uste dugulako haur hezkuntzatik teknologia berrien erabilpena eta hauetan trebatuz joatea garrantzitsua dela. Baina, betiere beste edozein materialekin bezala, uste dugu garrantzizkoena ez dela teknologia berrien erabilera, baizik eta teknologia berrien erabilera egokia bultzatzea eta hauek zerbaitetarako erabiltzen irakastea. Hori dela eta, artikulu hau baliagarri iruditu zaigu, haur hezkuntzan erabili beharreko programen xehetasunak ematen dituelako.

- Bitarteko grafikoa:






- Informazio iturria:

- Iruzkina:

Urte gutxiren buruan gizarteak eman duen aldaketa ikusita ez daukagu zalantzarik teknologia berrien erabilpena gero eta garrantzi handiagoa hartuz doala esparru guztietan. Hori dela eta ezinbestekotzat jotzen dugu Haur Hezkuntzatik teknologia berriekin manipulatzen hastea. Beraz, artikuluan esaten den bezala, oso garrantzitsua iruditzen zaigu teknologia berrien erabilpena, baina, haurrentzat baliagarri izango den esparruetan erabiliz eta betiere beraien gai eta beharrekin lotuta.

Horrela bada, guztiz ados gatoz artikuluan zehazten diren puntuekin. Izan ere, uste dugu, ordenagailuetako programak baliagarri izan daitezkeela hainbat ikasketa egiteko eta haurrek bere kabuz esploratzen ikasteko. Baina beste edozein ikas materialekin bezala, haurren nibela eta programak eskaintzen duena bat datozela ziurtatu beharko da. Gainera, lantzen ari diren gaian aurrerapausoak egiten lagundu beharko die programak eta baita pauso hauetaz jabetzen ere.
Laburbilduz, esango genuke ordenagailuen erabilera haurrentzat motibagarriago izan daitekeela liburu baten erabilera baino. Baina hala ere, uste dugu teknologia berriak ez direla egoera guztietan eta mugarik gabe erabili behar. Amaitzeko esan, Haur Hezkuntzan gehienbat lortu beharko genukeena, haurrak teknologia berriak eta hauen hiztegia ezagutuz joatea dela.

LAS PIZARRAS MÁGICAS Y LOS MINIPORTÁTILES LLEGAN A LAS AULAS DEL COLEGIO ANTONIO BELTRÁN

- Aukeraketaren zergatia:

Bideo hau aukeratu dugu, askotan hitz egiten delako, gure gizartean eta eskola edo geletan gero eta gehiago sartzen direla teknologia berriak. Baina, ez da askotan horrelako adibide garbirik ikusten. Beraz, aukera egokia iruditu zaigu, benetan haur hezkuntzatik teknologia berriek nolako eragina eta erabilpena duten ikusteko.

- Bitarteko grafikoa:


- Informazio iturria:

http://www.youtube.com/watch?v=dTlAnVIKjbQ

- Iruzkina:
Esan beharra daukagu, bideo hau ikusi bezain pronto, lehenengo harrituta geratu garela eta gero, bi aldetako iritziak agertu direla gure artean.
Alde batetik, positiboa iruditzen zaigu, haurrak Haur Hezkuntzatik teknologia berriak ezagutuz joatea eta hauekin harremana izaten hastea. Izan ere, gerora begira batez ere, baliagarri egingo zaie mundu honetaz ikaspen eta ezagutza batzuk izatea eta haurrei egokitutako ordenagailu hauen bidez ikaspen interesgarriak egin ditzaketela iruditzen zaigu.
Baina beste alde batetik, esan, eskola honetako adibide hau, gehiegizkoa iruditu zaigula. Ez dugu egoki ikusten adin tarte honetan batez ere, psikomotrizitate finak duen garrantzia baztertzea. Hau da, haurrek eskua landu behar dute, idaztea, margotzea eta ukimenaren bidez manipulatzea ezinbesteko alderdiak dira eta hainbesteko teknologia berrien kontuarekin ematen du askotan hau ahaztu egiten dela. Gainera, uste dugu arlo denak modu honetan landuz gero, geroago haurrei zaila egingo zaiela liburuen edo taldeko elkarbizitzaren garrantzia ulertzea.
Gure ustez, eskola honek egin duena baino interesgarriagoa izango litzateke, haur hezkuntzako gela guztietan ordenagailu bat edo bi eta arbel digital 1 jartzea. Horrela haurrek teknologiak ezagutzeko aukera izango lukete baina beti ere, irakasleak ongi gidatuta eta beharrezko eta erabilgarri den kasuetan erabilita. Hori bai, ez dugu uste betiko arbela eta koadernoak albo batera utzi behar direnik.

NIÑOS DE 3 AÑOS Y TABLET PC

- Aukeraketaren zergatia:
Bideo hau aukeratu dugu, uste dugulako, hemen agertzen den teknologia berrien erabilera, interesgarria dela.
Aurreko artikulu edo bideoetan aipatu dugunez, nola erabili beharko genituzkeen haur txikiekin teknologia berriak, zer izan beharko genukeen kontutan edo gure ustez zein den teknologia berrien larregizko erabilera, kasu honetan, gure ustez erabilera egokia denaren adibide bat jarri nahi izan dugu.

- Bitarteko grafikoa:


- Informazio iturria:
- Iruzkina:

Bideo honetan agertzen den eskolan, teknologia berriak erabiltzen direla ikus daiteke. Hau, aurretik aipatu dugun bezala interesgarria eta baliagarri izango delarik haurrentzat. Baina are gehiago, kasu honetako erabilera, egokia dela iruditzen zaigulako.
Izan ere, 3 urteko haurrak izan arren, ordenagailuarekin esperimentatzen ari dira. mundu horrekin lehen komunikazioa ekin dute eta etorkizunerako garrantzitsuak izango diren teknikak ezagutzen ari dira. Hala nola, ordenagailu taktil baten erabilera, bertako hizkuntza edo haren baliagarritasuna.
Honez gain, interesgarria iruditzen zaigu, irakaslea beti ikusten delako haurrari laguntzeko prest, haurra pixka bat galduta edo zer egin jakin gabe dagoen momentuetan irakasleak gidatzen du. Baina hala ere, haurrei uzten die beraien kabuz esperimentatzen. Izan ere, oso garrantzitsua den gauza bat agertzen da bideo honetan. Haurren, elkarren arteko laguntza eta lana. Elkarren artean esperimentatzen dute ordenagailuaren erabilera eta batak besteari ez dakizkien gauzetan laguntzeko prest agertzen dira.
Honela bada, laburbilduz esan, bideo honetan ikusten den teknologia berrien erabilera egokia iruditzen zaigula. Izan ere, ariketa bat egiteko erabiltzen dute ordenagailua (zerbaiten osagai gisa), haurrei horrelako gauzekin esperimentatzen eta manipulatzen uzten die eta gainera mundu berriko aparatuak erabiltzeaz gain beraien arteko lana eta laguntza bultzatzen dute.