- Aukeraketaren zergatia:
Bideo hau aukeratu dugu, askotan hitz egiten delako, gure gizartean eta eskola edo geletan gero eta gehiago sartzen direla teknologia berriak. Baina, ez da askotan horrelako adibide garbirik ikusten. Beraz, aukera egokia iruditu zaigu, benetan haur hezkuntzatik teknologia berriek nolako eragina eta erabilpena duten ikusteko.
- Bitarteko grafikoa:
Bideo hau aukeratu dugu, askotan hitz egiten delako, gure gizartean eta eskola edo geletan gero eta gehiago sartzen direla teknologia berriak. Baina, ez da askotan horrelako adibide garbirik ikusten. Beraz, aukera egokia iruditu zaigu, benetan haur hezkuntzatik teknologia berriek nolako eragina eta erabilpena duten ikusteko.
- Bitarteko grafikoa:
Esan beharra daukagu, bideo hau ikusi bezain pronto, lehenengo harrituta geratu garela eta gero, bi aldetako iritziak agertu direla gure artean.
Alde batetik, positiboa iruditzen zaigu, haurrak Haur Hezkuntzatik teknologia berriak ezagutuz joatea eta hauekin harremana izaten hastea. Izan ere, gerora begira batez ere, baliagarri egingo zaie mundu honetaz ikaspen eta ezagutza batzuk izatea eta haurrei egokitutako ordenagailu hauen bidez ikaspen interesgarriak egin ditzaketela iruditzen zaigu.
Baina beste alde batetik, esan, eskola honetako adibide hau, gehiegizkoa iruditu zaigula. Ez dugu egoki ikusten adin tarte honetan batez ere, psikomotrizitate finak duen garrantzia baztertzea. Hau da, haurrek eskua landu behar dute, idaztea, margotzea eta ukimenaren bidez manipulatzea ezinbesteko alderdiak dira eta hainbesteko teknologia berrien kontuarekin ematen du askotan hau ahaztu egiten dela. Gainera, uste dugu arlo denak modu honetan landuz gero, geroago haurrei zaila egingo zaiela liburuen edo taldeko elkarbizitzaren garrantzia ulertzea.
Gure ustez, eskola honek egin duena baino interesgarriagoa izango litzateke, haur hezkuntzako gela guztietan ordenagailu bat edo bi eta arbel digital 1 jartzea. Horrela haurrek teknologiak ezagutzeko aukera izango lukete baina beti ere, irakasleak ongi gidatuta eta beharrezko eta erabilgarri den kasuetan erabilita. Hori bai, ez dugu uste betiko arbela eta koadernoak albo batera utzi behar direnik.


0 comentarios:
Publicar un comentario