EGURALDIA

miércoles, 9 de junio de 2010

KULTURA DESBERDINEI BURUZKO SEKUENTZI DIDAKTIKOA

FITXA TEKNIKOA:

- Ikasturtea:
4-5 urte.

- Ikasleen ezaugarriak:
Gela honetako haurren ezaugarri orokorrei dagokienez, esan 18 haur direla. horietatik 11 neskak dira eta 7 mutilak. Gela honetako 8 haur seme-alaba bakarrak dira, 6 haur bi anai-arrebetan gazteenak dira, beste 2 hiru anai-arrebetan gazteenak eta azken biak bikiak dira (biak gela berdinean daude).
Bakoitzaren jatorriari dagokionez, ondorengo sailkapena egingo genuke:
2 Txinatar
3 Senegalekoak
2 Marokokoak
11 Euskal Herrikoak

- Kurrikulumean duen kokapena:

Kultura eta bizitza gizartean puntuarekin lotuko genuke gure sekuentzi didaktikoa. Izan ere, bertan agertzen diren puntu desberdinak lantzea da gure helburua.

- Landutako gaitasunak:

· Norberaren eta besteen kultura-nortasuna ezagutu eta errespetatzea, elkarrenganako harremanak ezartzeko jarrera piztuz.
· Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak barneratzea.
· Mutikoen eta neskatilen artean harreman orekatuak ezartzea.
· Kultura jarduerek duten interesaz jabetzea.

- Behar diren baliabideak:
· Baliabide materialak:
9 ordenagailu internetarekin, kanoia, 18 aulki, inpresora, Jigsaw Planet programaren bidez prestatutako puzzlea eta munduko bola.

· Baliabide pertsonalak:
Gurasoen parte hartzea, irakaslearen trebezia teknologia berrietan eta irakaslearen prestutasuna ikasleak lagundu eta gidatzerako orduan.

- Ikasleen partaidetza:
Gehien bat kontutan edukiko dena ikasleak edozein ariketatan motibatuta aritzea izango da eta teknologia berrien aurrean jarrera aktiboa izatea. Horrez gain, ezinbesteko alderdia izango da kultura desberdinak ezagutzeko interesa izatea eta hauen aurrean errespetuzko jarrera erakustea.

- Irakaslearen papera:

Irakasleak lehenik eta behin, ikasleak motibatu beharko ditu gaiaren inguruan interesa izan dezaten eta baita teknologia berriekin manipulatzen has daitezen. Honez gain, bere papera laguntzaile eta gidatze lanetan aritzea izango da.
Hau guztia aurrera eraman ahal izateko irakasleak teknologia berrien aurrean informatuta eta prestatuta egon beharko du. Bera izango baita haurren eredua.


SEKUENTZI DIDAKTIKOA

- Definitu zein den Sekuentzi Didaktikoren helburua:
Ikaskideen kultura ezagutu eta errespetatzea, elkarrenganako harremanak sortzeko jarrera piztuz.

- Ikasleen abiapuntua ikertu:
Lehenik eta behin kulturen inguruan ikasleek duten aurre-ezagutzak ikustea komeni da. Horretarako ondorengo ariketa hau egingo genuke:
Haurrak talde handian jarrita, irakasleak munduko bola erakutsiko die. Helburua, hau arakatuz haurrek zer dakiten ikustea izango da. Irakaslearen partetik gaia noraino eraman behar duen pentsatzea, ikasleak motibatzea, denen parte hartzea bultzatzea eta elkarrizketa gidatzea ezinbesteko eginkizunak izango dira. Jardueran bertan honelako esaldiak erabiliz bideratuko ditu haurrak:
- Ba al dakizue zein den lurralde hau?
- Hau Txina da, ba al dakizue bertakoen inguruan ezer?
- Izan al zarete horrelako lurralde batean?
- …

- Haurren jakin nahia piztu (motibazioa landu):
Haurrak jarduera batean behar bezala jarduteko, ezinbesteko puntuak izango dira beraien motibazioa eta gogoa. Honetarako etxekoei laguntza eskatuko diegu.
Haurrek etxera honela ohar bat eramango dute beraiek ordenagailuz idatzia:
“KAIXO AITA ETA AMA:
ESKOLAN KULTURA DESBERDINAK EZAGUTZEN HASTERA GOAZ ETA ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU.
NI NON JAIO NINTZEN? NONGOAK ZARETE ZUEK ETA AITON-AMONAK? EGON AL NAIZ INOIZ BESTE LURRALDE BATEAN?
ESKERRIK ASKO,
(bakoitzaren izena)”

Ariketa honekin haurrak bakoitzaren kultura gehiago ezagutuko duela uste dugu eta baita besteen kulturari buruzko interesa piztuko zaiela ere.

- Erakutsi zein den helmuga (SDDrekin lortuko dutena):
Teknologia berriak erabiliz kultura desberdinen gaineko ezagutza eta interesa piztea.

- Ebaluazioa “errubrika” baten bitartez zehaztu:



- Ibilbidea diseinatu:
1. INTERNETEN INFORMAZIOA BILATZEA:
· EKINTZA:
Gelan, ordenagailura kanoia konektatuz, pantaila handi bat lortuko dute. Horrela, ikasle guztiak borobil erdi bat osatuz eseriko dira pantaila horretara begira. Ikasleak banan-banan, txandakatuz, ordenagailutik pasatuko dira. Modu honetan, beti irakaslearen laguntzaz, interneten kultura desberdinei buruzko informazioa bilduz joango dira eta era berean batek ordenagailuan egiten duena, besteek pantailan ikusiko dute.
Bilatuko duten informazioa Txina, Maroko, Senegal eta Euskal Herriko kokapena, idazkera, bertakoen itxura fisikoa eta janaria izango dira.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Ordenagailua internetarekin, kanoia, 18 aulki.


- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
Bi egunetan, egun bakoitzean bi kultura landuko dira, 20 minutuz.

2. MINDOMO ERABILIZ MAPA KONTZEPTUALA OSATU:
· EKINTZA:
Mindomo programa erabiliz, hiru pertsonako taldetan banatuta, aurretik interneten aurkitu duten informazioa moldatuko dute, mapa kontzeptual bat osatuz.
Mapa kontzeptualean, beraz, kultura bakoitzeko kokapena, idazkera, pertsonen itxura fisikoa eta janaria islatzen duten argazkiak txertatu beharko dituzte. Gero bakoitzak bere lana inprimatuko du.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Sei ordenagailu internetarekin eta inpresora bat.


- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
20 minutuko bi saio.

3. JIGSAW PLANET PROGRAMAREN BIDEZ PUZZLEA OSATU:
· EKINTZA:
Kultura desberdinetako haurrak agertzen diren puzzlea osatu beharko dute binaka Jigsaw Planet programaren bidez.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Bederatzi ordenagailu internetarekin eta Jigsaw Planeten bidez egindako puzzlea.


- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
15 minutuko saio bat.

4. MUNDUKO BOLA ARAKATZEN:
· EKINTZA:
Gaia lantzen hasi ginen bezala, irakasleak munduko bola hartuko du. Ikasleak bere aurrean eseriko dira borobil erdia osatuz eta irakasleak honelako galderak egingo ditu:
- Badakizue zein lurralde den hau?
- Nortzuk bizi dira hemen?
- Zein da berain jaki tipikoa?
- …

Horrela, hasieratik hona ikasi dutena ikusiko du irakasleak eta kontutan izango du, haurrek beti errespetuzko jokaera erakustea beste kulturen aurrean.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Munduko bola eta 18 aulki.

- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
20 minutuko saio bat.

SEKUENTZI DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA:

















































































0 comentarios:

Publicar un comentario