EGURALDIA

miércoles, 16 de junio de 2010

LIVESTREAM: GURE BLOGA EZAGUTZEN ETA PROGRAMAREN BITARTEKO HEZITZAILEA

Watch live streaming video from haizejoa at livestream.com



BITARTEKO HEZITZAILEA


HELBURU HEZITZAILEA:
Gure bloga ezagutu nahi duen edonori laguntza eskaintzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:
Egiten eta ekiten ikastea. Izan ere, blog batean galduta dabilenak egiten eta ekiten egingo du aurrera eta gure azalpenarekin bidea erraztuko diogu.

NORI ZUZENDUA:
Gure bloga ezagutu nahi duen edonori.

DAKARREN ABANTAILA:
Blogean zer dagoen jakiteko edo zer aurki dezakeen argitzeko bideo paregabea da.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua internetarekin eta aurikularrak.

LIVESTREAM PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from haixe at livestream.com

martes, 15 de junio de 2010

WEBCAM-AK ESKOLETAN

- Aukeraketaren zergatia:

Munduko eskoletan webcam-ak geroz eta gehiago erabiltzen direlako aukeratu dugu gai hau. Gainera, bere alde onak eta txarrak dituela ikusten dugu. Zenbait artikulu bilatu genituen interneten eta aukeratu dugun hau oso deigarria iruditu zaigu, kasu estremo bat dela uste dugulako, gehiegizkoa dela uste baitugu.

- Bitarteko grafikoa:









- Informazio iturria:

http://alt1040.com/2010/02/escuelas-estadounidenses-espiaban-a-los-alumnos-en-sus-casas-a-traves-de-las-webcams-de-los-portatiles

- Iruzkina:

Gure ustez, webcam-ak bere alde onak eta txarrak izan ditzaketela uste dugu. Izan ere, teknologia berri honek, baliabide bezala erabiliz gero, aukera asko ematen ditu klasean gauzak egiteko. Alde batetik, teknologia berri honekin egin dezakeguna zera da, jarduerak grabatu gero etxean errepasatzeko. Edota klaseetako segurtasun moduan ere erabili daitezke. Baina azkeneko kontu honekin gehiegizko erabilera ematera iritsi gaitezkeela uste dugu.

Adibidez haur txikiekin siestan daudenean webcamak egotea ondo legoke, edo akaso, pasilloetan jartzea ere interesgarria izan daiteke. Baina beste klase guztietan jartzea ez zaigu oso logikoa iruditzen. klaseetan irakasleak kontrolatzea nahiko iruditzen zaigu.

Beste alde batetik uste dugu, klasean webcamak egoki erabiltzen irakastea baliagarria izango litzaiekeela ikasleentzat eta baita gurasoentzat, honela bere abantailak eta desabantailak ezagutuko baitituzte.

Kamara hauek bere alde txarrak ere badituzte, artikuluan dioen bezala zure pribazitate eskubidea hautsi dezakete. Gure artikuluan esaten duena gehiegizkoa da, gure ustez ondo dago ikasleei ordenagailuak uztea eskolaz gain etxean ikasteko, baina ia hortik aurrera, espiatzea eta zure intimitatean sartzea ez zaigu normala iruditzen. Ikasleen bizitza pribatuari errespetua izan behar baitzaio. Hori dela eta, teknologia berri horiek baliabide moduan erabiltzea eta nola erabili erakustea izango litzateke egokiena gure ustez.

ARBEL DIGITALAK ESKOLETAN

- Aukeraketaren zergatia:

Gaur egun gutxinaka-gutxinaka arbel hauek gure eskoletan ikusten direlako aukeratu dugu gai hau.

- Bitarteko grafikoa:











- Informazio iturria:
Eskoletan arbel digitalak izateak alde ona ekar ditzakeela uste dugu, gelan horietako bat edukitzeak joko handia ematen duelako. Ikaskuntza prozesuan efikazia eta efizientzia handitzen duela uste dugu. Klaseak ikusgarriagoak eta deigarriagoak dira, bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere, bere erabilerak baliabide desberdin eta dinamikoagoak ekartzen dituelako. Bestetik, irakasleari baliabide gehiago eskaintzen dizkio ikasleekin lan egiterako orduan, eta gainera denbora aurrezten dio, honekin esan nahi duguna zera da, arbel tradizionalean marrazten galtzen duen denbora aurrezten du arbel digitalarekin. Gainera arbel digitala edozein adinetan erabili daiteke, eta gainera ikasleak motibatu eta interesa pizten die, honela klaseetan gusturago egongo dira eta beraien lanetan on egiten die, haien auto-konfiantza eta abildade sozialen garapena bultzatuz.
Dena dela, esan beharra daukagu, oso ondo iruditzen zaigula teknologia berriak eskoletan txertatzea eta adibidez arbel hauek sartzea ere interesgarria iruditzen zaigu, aukera desberdinak eskaintzen dituelako. Hala ere baliabide tradizionalak ez ditugu ahaztu behar, badakigu geroz eta teknologia gehiago daudela, baina haurrek beraien eskuak eta burua erabiltzen ere ikasi behar dute, eta ez dena digitalki eginez.

CARACTERÍSTICAS DE LOS PROGRAMAS PARA LA EDUCACIÓN INFANTIL

- Aukeraketaren zergatia:

Artikulu hau aukeratu dugu, uste dugulako haur hezkuntzatik teknologia berrien erabilpena eta hauetan trebatuz joatea garrantzitsua dela. Baina, betiere beste edozein materialekin bezala, uste dugu garrantzizkoena ez dela teknologia berrien erabilera, baizik eta teknologia berrien erabilera egokia bultzatzea eta hauek zerbaitetarako erabiltzen irakastea. Hori dela eta, artikulu hau baliagarri iruditu zaigu, haur hezkuntzan erabili beharreko programen xehetasunak ematen dituelako.

- Bitarteko grafikoa:






- Informazio iturria:

- Iruzkina:

Urte gutxiren buruan gizarteak eman duen aldaketa ikusita ez daukagu zalantzarik teknologia berrien erabilpena gero eta garrantzi handiagoa hartuz doala esparru guztietan. Hori dela eta ezinbestekotzat jotzen dugu Haur Hezkuntzatik teknologia berriekin manipulatzen hastea. Beraz, artikuluan esaten den bezala, oso garrantzitsua iruditzen zaigu teknologia berrien erabilpena, baina, haurrentzat baliagarri izango den esparruetan erabiliz eta betiere beraien gai eta beharrekin lotuta.

Horrela bada, guztiz ados gatoz artikuluan zehazten diren puntuekin. Izan ere, uste dugu, ordenagailuetako programak baliagarri izan daitezkeela hainbat ikasketa egiteko eta haurrek bere kabuz esploratzen ikasteko. Baina beste edozein ikas materialekin bezala, haurren nibela eta programak eskaintzen duena bat datozela ziurtatu beharko da. Gainera, lantzen ari diren gaian aurrerapausoak egiten lagundu beharko die programak eta baita pauso hauetaz jabetzen ere.
Laburbilduz, esango genuke ordenagailuen erabilera haurrentzat motibagarriago izan daitekeela liburu baten erabilera baino. Baina hala ere, uste dugu teknologia berriak ez direla egoera guztietan eta mugarik gabe erabili behar. Amaitzeko esan, Haur Hezkuntzan gehienbat lortu beharko genukeena, haurrak teknologia berriak eta hauen hiztegia ezagutuz joatea dela.

LAS PIZARRAS MÁGICAS Y LOS MINIPORTÁTILES LLEGAN A LAS AULAS DEL COLEGIO ANTONIO BELTRÁN

- Aukeraketaren zergatia:

Bideo hau aukeratu dugu, askotan hitz egiten delako, gure gizartean eta eskola edo geletan gero eta gehiago sartzen direla teknologia berriak. Baina, ez da askotan horrelako adibide garbirik ikusten. Beraz, aukera egokia iruditu zaigu, benetan haur hezkuntzatik teknologia berriek nolako eragina eta erabilpena duten ikusteko.

- Bitarteko grafikoa:


- Informazio iturria:

http://www.youtube.com/watch?v=dTlAnVIKjbQ

- Iruzkina:
Esan beharra daukagu, bideo hau ikusi bezain pronto, lehenengo harrituta geratu garela eta gero, bi aldetako iritziak agertu direla gure artean.
Alde batetik, positiboa iruditzen zaigu, haurrak Haur Hezkuntzatik teknologia berriak ezagutuz joatea eta hauekin harremana izaten hastea. Izan ere, gerora begira batez ere, baliagarri egingo zaie mundu honetaz ikaspen eta ezagutza batzuk izatea eta haurrei egokitutako ordenagailu hauen bidez ikaspen interesgarriak egin ditzaketela iruditzen zaigu.
Baina beste alde batetik, esan, eskola honetako adibide hau, gehiegizkoa iruditu zaigula. Ez dugu egoki ikusten adin tarte honetan batez ere, psikomotrizitate finak duen garrantzia baztertzea. Hau da, haurrek eskua landu behar dute, idaztea, margotzea eta ukimenaren bidez manipulatzea ezinbesteko alderdiak dira eta hainbesteko teknologia berrien kontuarekin ematen du askotan hau ahaztu egiten dela. Gainera, uste dugu arlo denak modu honetan landuz gero, geroago haurrei zaila egingo zaiela liburuen edo taldeko elkarbizitzaren garrantzia ulertzea.
Gure ustez, eskola honek egin duena baino interesgarriagoa izango litzateke, haur hezkuntzako gela guztietan ordenagailu bat edo bi eta arbel digital 1 jartzea. Horrela haurrek teknologiak ezagutzeko aukera izango lukete baina beti ere, irakasleak ongi gidatuta eta beharrezko eta erabilgarri den kasuetan erabilita. Hori bai, ez dugu uste betiko arbela eta koadernoak albo batera utzi behar direnik.

NIÑOS DE 3 AÑOS Y TABLET PC

- Aukeraketaren zergatia:
Bideo hau aukeratu dugu, uste dugulako, hemen agertzen den teknologia berrien erabilera, interesgarria dela.
Aurreko artikulu edo bideoetan aipatu dugunez, nola erabili beharko genituzkeen haur txikiekin teknologia berriak, zer izan beharko genukeen kontutan edo gure ustez zein den teknologia berrien larregizko erabilera, kasu honetan, gure ustez erabilera egokia denaren adibide bat jarri nahi izan dugu.

- Bitarteko grafikoa:


- Informazio iturria:
- Iruzkina:

Bideo honetan agertzen den eskolan, teknologia berriak erabiltzen direla ikus daiteke. Hau, aurretik aipatu dugun bezala interesgarria eta baliagarri izango delarik haurrentzat. Baina are gehiago, kasu honetako erabilera, egokia dela iruditzen zaigulako.
Izan ere, 3 urteko haurrak izan arren, ordenagailuarekin esperimentatzen ari dira. mundu horrekin lehen komunikazioa ekin dute eta etorkizunerako garrantzitsuak izango diren teknikak ezagutzen ari dira. Hala nola, ordenagailu taktil baten erabilera, bertako hizkuntza edo haren baliagarritasuna.
Honez gain, interesgarria iruditzen zaigu, irakaslea beti ikusten delako haurrari laguntzeko prest, haurra pixka bat galduta edo zer egin jakin gabe dagoen momentuetan irakasleak gidatzen du. Baina hala ere, haurrei uzten die beraien kabuz esperimentatzen. Izan ere, oso garrantzitsua den gauza bat agertzen da bideo honetan. Haurren, elkarren arteko laguntza eta lana. Elkarren artean esperimentatzen dute ordenagailuaren erabilera eta batak besteari ez dakizkien gauzetan laguntzeko prest agertzen dira.
Honela bada, laburbilduz esan, bideo honetan ikusten den teknologia berrien erabilera egokia iruditzen zaigula. Izan ere, ariketa bat egiteko erabiltzen dute ordenagailua (zerbaiten osagai gisa), haurrei horrelako gauzekin esperimentatzen eta manipulatzen uzten die eta gainera mundu berriko aparatuak erabiltzeaz gain beraien arteko lana eta laguntza bultzatzen dute.

lunes, 14 de junio de 2010

PIXTON: BULLING-A EKIDITZEN ETA BERE BITARTEKO HEZITZAILEA





BITARTEKO HEZITZAILEA

HELBURU HEZITZAILEA:

Haurrak bulling-a ekiditzera bultzatzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:

Elkarrekin bizitzen ikastea da hemen lantzen den gaitasuna, elkarri minik egin gabe eta pertsona gisa egoki garatuz elkarbizitzeko.

NORI ZUZENDUA:

6-7 urteko haurrei. Batez ere erabilgarria gelan bulling kasuak daudenean baina baita horrelako kasuak gertatu ez daitezen ere.

DAKARREN ABANTAILA:

Betiko komiki liburuetatik haratago joateko abantaila eskaintzen du. Horrela haurrentzat zerbait desberdina izatea lortuko dugu eta beraiek interes handiagoz aritzea, gainera, guk nahi dugun gaia landuz.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua internetarekin eta Pixton programa.

PIXTON PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from haizejoa at livestream.com

domingo, 13 de junio de 2010

STORYJUMPER: BULLING-A EKIDITZEN IPUINA ETA BERE BITARTEKO HEZITZAILEA

Klikatu hemen.



BITARTEKO HEZITZAILEA

HELBURU HEZITZAILEA:
Haurra bulling-a ekiditzera bultzatzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:
Elkarrekin bizitzen ikastea da hemen lantzen den gaitasuna, elkarri minik egin gabe eta pertsona gisa egoki garatuz elkarbizitzeko.

NORI ZUZENDUA:
7-8- urteko haurrei. Batez ere erabilgarria bulling kasuak daudenean baina baita horrelako kasuak gertatu ez daitezen ere.

DAKARREN ABANTAILA:
Betiko ipuin liburuetatik haratago joateko abantaila eskaintzen du. Horrela, haurrentzat zerbait desberdina izatea lortuko dugu eta beraiek interes handiagoz aritzea. Gainera, guk nahi dugun gaia lantzeko balio du eta baita beraien egoerara egokitzeko ere.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua internetarekin eta Storyjumper programa.

STORYJUMPER PROGRAMAREN TUTORIALA

haizejoa on livestream.com. Broadcast Live Free

sábado, 12 de junio de 2010

SCRATCHAREKIN BASERRIKO ANIMALIAK EZAGUTZEN ETA BERE BITARTEKO HEZITZAILEA

BITARTEKO HEZITZAILEA

HELBURU HEZITZAILEA:
Baserriko animalien familiak ezagutzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:
Ikasten eta pentsatzen ikasteko balioko du. Izan ere, Scratcha osatu ahal izateko animalia bakoitzaren familiei buruz pentsatu beharko dute eta era berean familien osaketa era desberdin batean ikasiko dute.

NORI ZUZENDUA:
7-8 urteko haurrei.

DAKARREN ABANTAILA:
Animalien familiak ikasteko betiko fitxak erabili beharrean, jolastuz ikasteko abantaila ekarriko du programa honek.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua internetarekin eta Scratch programa. Honez gain, irakaslea teknologia berrietan prestatut egotea ere ezinbesteko errekurtsoa izango da.

SCRATCH PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from haizejoa at livestream.com

viernes, 11 de junio de 2010

VOKI: ASMAKIZUNA ETA HONEN BITARTEKO HEZITZAILEA


Get a Voki now!


BITARTEKO HEZITZAILEA

HELBURU HEZITZAILEA:
Baserriko animalien ezagutza.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:
Ikasten eta pentsatzen ikastea izango da landuko den gaitasuna. Izan ere, beharrezkoa izango da asmakizun bat asmatzeko buruari buelta batzuk ematea eta gainera aberasgarria izango da txikitatik burua erabiltzen ikastea.

NORI ZUZENDUA:
4-5 urteko haurrei.

DAKARREN ABANTAILA:
Asmakizuna norbaitek esan beharrean, ordenagailuko animalia batek esaten du kasu honetan. Honela, erantzuna erraztuz eta haurrentzat dibertigarriagoa eginez.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua internetarekin, voki programa eta mikrofonoa.

VOKI PROGRAMAREN TUTORIALA

haizejoa on livestream.com. Broadcast Live Free

jueves, 10 de junio de 2010

MINDOMOAREKIN KULTURA DESBERDINAK EZAGUTZEN ETA BERE BITARTEKO HEZITZAILEA


BITARTEKO HEZITZAILEA

HELBURU HEZITZAILEA:
Lau kultura desberdinetako ezaugarri jakin batzuk era egoki eta ordenatu batean antolatzea, ideia nagusiak argi ikusteko.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:
Ikasten eta pentsatzen ikastea izango da landuko den gaitasun bat. Izan ere, gai bati buruz ikasi beharreko garrantzitsuena aukeratzen eta hau era argi batean antolatzen ikasiko da. Horrela, garrantzitsua ez den informazioa baztertzeko eta garrantzitsua dena ulertzeko balioko duelarik.

NORI ZUZENDUA:
6-7 urteko haurrentzat, baina taldean osatzeko jarduera izango litzateke.

DAKARREN ABANTAILA:
Betiko eskema idatzietati haratago joateko abantaila eskaintzen du. Hemen, eskema osatuagoa geratzeko irudi eta soinuak txerta daitezkeelarik.

ERABILI BEHARREKO ERREKUTSOAK:
Ordenagailua internetarekin eta Mindomo programa beharko dira. Honekin batera, irakaslearen laguntza ere ezinbesteko errekurtsoa izango da.

MINDOMO PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from haizejoa at livestream.com

KULTURA DESBERDINEN PUZZLEA ETA BERE BITARTEKO HEZITZAILEA


BITARTEKO HEZITZAILEA


HELBURU HEZITZAILEA:

Egunerokoa ez den puzzle baten osaketa egitea, kultura desberdineko pertsonen elkarketa lortzeko.


LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK:

Egiten eta ekiten ikastea da landuko den gaitasun bat, puzzlea osatzeko ahalegina eta ekimena beharrezkoak izango direlako.Elkarrekin bizitzen ikasten ere landuko da, kultura desberdinetakoak izan arren, elkarrekin harreman ona izan daitekeela islatzen delako puzzlean.

NORI ZUZENDUA:

4-5 urteko haurrei.


DAKARREN ABANTAILA:

Eguneroko puzzle bat egitea baino entretenigarriagoa egingo zaie haurrei ordenadore bidez egitea. Beraz, motibatuagoak eta interesatuagoak egongo dira.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

Jigsaw planet programa, honetarako ordenagailua internetarekin.

JIGSAW PLANET PROGRAMAREN TUTORIALA

Watch live streaming video from haizejoa at livestream.com

miércoles, 9 de junio de 2010

KULTURA DESBERDINEI BURUZKO SEKUENTZI DIDAKTIKOA

FITXA TEKNIKOA:

- Ikasturtea:
4-5 urte.

- Ikasleen ezaugarriak:
Gela honetako haurren ezaugarri orokorrei dagokienez, esan 18 haur direla. horietatik 11 neskak dira eta 7 mutilak. Gela honetako 8 haur seme-alaba bakarrak dira, 6 haur bi anai-arrebetan gazteenak dira, beste 2 hiru anai-arrebetan gazteenak eta azken biak bikiak dira (biak gela berdinean daude).
Bakoitzaren jatorriari dagokionez, ondorengo sailkapena egingo genuke:
2 Txinatar
3 Senegalekoak
2 Marokokoak
11 Euskal Herrikoak

- Kurrikulumean duen kokapena:

Kultura eta bizitza gizartean puntuarekin lotuko genuke gure sekuentzi didaktikoa. Izan ere, bertan agertzen diren puntu desberdinak lantzea da gure helburua.

- Landutako gaitasunak:

· Norberaren eta besteen kultura-nortasuna ezagutu eta errespetatzea, elkarrenganako harremanak ezartzeko jarrera piztuz.
· Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak barneratzea.
· Mutikoen eta neskatilen artean harreman orekatuak ezartzea.
· Kultura jarduerek duten interesaz jabetzea.

- Behar diren baliabideak:
· Baliabide materialak:
9 ordenagailu internetarekin, kanoia, 18 aulki, inpresora, Jigsaw Planet programaren bidez prestatutako puzzlea eta munduko bola.

· Baliabide pertsonalak:
Gurasoen parte hartzea, irakaslearen trebezia teknologia berrietan eta irakaslearen prestutasuna ikasleak lagundu eta gidatzerako orduan.

- Ikasleen partaidetza:
Gehien bat kontutan edukiko dena ikasleak edozein ariketatan motibatuta aritzea izango da eta teknologia berrien aurrean jarrera aktiboa izatea. Horrez gain, ezinbesteko alderdia izango da kultura desberdinak ezagutzeko interesa izatea eta hauen aurrean errespetuzko jarrera erakustea.

- Irakaslearen papera:

Irakasleak lehenik eta behin, ikasleak motibatu beharko ditu gaiaren inguruan interesa izan dezaten eta baita teknologia berriekin manipulatzen has daitezen. Honez gain, bere papera laguntzaile eta gidatze lanetan aritzea izango da.
Hau guztia aurrera eraman ahal izateko irakasleak teknologia berrien aurrean informatuta eta prestatuta egon beharko du. Bera izango baita haurren eredua.


SEKUENTZI DIDAKTIKOA

- Definitu zein den Sekuentzi Didaktikoren helburua:
Ikaskideen kultura ezagutu eta errespetatzea, elkarrenganako harremanak sortzeko jarrera piztuz.

- Ikasleen abiapuntua ikertu:
Lehenik eta behin kulturen inguruan ikasleek duten aurre-ezagutzak ikustea komeni da. Horretarako ondorengo ariketa hau egingo genuke:
Haurrak talde handian jarrita, irakasleak munduko bola erakutsiko die. Helburua, hau arakatuz haurrek zer dakiten ikustea izango da. Irakaslearen partetik gaia noraino eraman behar duen pentsatzea, ikasleak motibatzea, denen parte hartzea bultzatzea eta elkarrizketa gidatzea ezinbesteko eginkizunak izango dira. Jardueran bertan honelako esaldiak erabiliz bideratuko ditu haurrak:
- Ba al dakizue zein den lurralde hau?
- Hau Txina da, ba al dakizue bertakoen inguruan ezer?
- Izan al zarete horrelako lurralde batean?
- …

- Haurren jakin nahia piztu (motibazioa landu):
Haurrak jarduera batean behar bezala jarduteko, ezinbesteko puntuak izango dira beraien motibazioa eta gogoa. Honetarako etxekoei laguntza eskatuko diegu.
Haurrek etxera honela ohar bat eramango dute beraiek ordenagailuz idatzia:
“KAIXO AITA ETA AMA:
ESKOLAN KULTURA DESBERDINAK EZAGUTZEN HASTERA GOAZ ETA ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU.
NI NON JAIO NINTZEN? NONGOAK ZARETE ZUEK ETA AITON-AMONAK? EGON AL NAIZ INOIZ BESTE LURRALDE BATEAN?
ESKERRIK ASKO,
(bakoitzaren izena)”

Ariketa honekin haurrak bakoitzaren kultura gehiago ezagutuko duela uste dugu eta baita besteen kulturari buruzko interesa piztuko zaiela ere.

- Erakutsi zein den helmuga (SDDrekin lortuko dutena):
Teknologia berriak erabiliz kultura desberdinen gaineko ezagutza eta interesa piztea.

- Ebaluazioa “errubrika” baten bitartez zehaztu:



- Ibilbidea diseinatu:
1. INTERNETEN INFORMAZIOA BILATZEA:
· EKINTZA:
Gelan, ordenagailura kanoia konektatuz, pantaila handi bat lortuko dute. Horrela, ikasle guztiak borobil erdi bat osatuz eseriko dira pantaila horretara begira. Ikasleak banan-banan, txandakatuz, ordenagailutik pasatuko dira. Modu honetan, beti irakaslearen laguntzaz, interneten kultura desberdinei buruzko informazioa bilduz joango dira eta era berean batek ordenagailuan egiten duena, besteek pantailan ikusiko dute.
Bilatuko duten informazioa Txina, Maroko, Senegal eta Euskal Herriko kokapena, idazkera, bertakoen itxura fisikoa eta janaria izango dira.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Ordenagailua internetarekin, kanoia, 18 aulki.


- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
Bi egunetan, egun bakoitzean bi kultura landuko dira, 20 minutuz.

2. MINDOMO ERABILIZ MAPA KONTZEPTUALA OSATU:
· EKINTZA:
Mindomo programa erabiliz, hiru pertsonako taldetan banatuta, aurretik interneten aurkitu duten informazioa moldatuko dute, mapa kontzeptual bat osatuz.
Mapa kontzeptualean, beraz, kultura bakoitzeko kokapena, idazkera, pertsonen itxura fisikoa eta janaria islatzen duten argazkiak txertatu beharko dituzte. Gero bakoitzak bere lana inprimatuko du.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Sei ordenagailu internetarekin eta inpresora bat.


- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
20 minutuko bi saio.

3. JIGSAW PLANET PROGRAMAREN BIDEZ PUZZLEA OSATU:
· EKINTZA:
Kultura desberdinetako haurrak agertzen diren puzzlea osatu beharko dute binaka Jigsaw Planet programaren bidez.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Bederatzi ordenagailu internetarekin eta Jigsaw Planeten bidez egindako puzzlea.


- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
15 minutuko saio bat.

4. MUNDUKO BOLA ARAKATZEN:
· EKINTZA:
Gaia lantzen hasi ginen bezala, irakasleak munduko bola hartuko du. Ikasleak bere aurrean eseriko dira borobil erdia osatuz eta irakasleak honelako galderak egingo ditu:
- Badakizue zein lurralde den hau?
- Nortzuk bizi dira hemen?
- Zein da berain jaki tipikoa?
- …

Horrela, hasieratik hona ikasi dutena ikusiko du irakasleak eta kontutan izango du, haurrek beti errespetuzko jokaera erakustea beste kulturen aurrean.

· ERREKURTSOAK:
- Baliabide materialak:
Munduko bola eta 18 aulki.

- Baliabide pertsonalak:
Irakaslea gidatze eta laguntzaile lanetan.

· DENBORA:
20 minutuko saio bat.

SEKUENTZI DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA: